ZER DA JAZZ UHINAK?
Jazzargia Kultura Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Duela 16 urte sortu zen, jazz kulturaren forma guztiei zabalkundea emateko helburuarekin. Batzordeko kideak askotariko kultura eta gizarte multzoetakoak dira: idazleak, kazetariak, musikari eta musikagileak, ekoizleak, eta abar.
Gure interesik handiena da, elkarteko kide garen aldetik, jazza bere forma guztietan den musika hizkuntza horrekiko zaletasuna sustatzea. Alde horretatik, lehenengo eta behin genero horren zale eta maitaleen elkartetzat defini gaitezke.
PROIEKTUAK
- Santa Maria Katedrala: 2018tik ari gara Santa Maria Katedrala Fundazioaren proiektua den «Kontzertuan eta irekita» espazioa programatzen. Katedraleko Argiaren eliz atarira eraman dugu oso programa eraldatu eta desberdin bat.
- Jazzargia aldizkaria: bi hilean behin 35.000 ale argitaratzen ziren, Diario Noticias de Álava egunkarian. Jazzaren paperezko erreferentzia bat zen Gasteizen eta Araban.
- Jazz taldeen lehiaketa: jazzak, lehen aldiz eta uztaileko hiru egunetan, probintziara jauzi egiten zuen, Jazzargiaren eskutik, Marqués de Riscal upategi eta hotelarekin, Eltziegoko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako akordioari esker. Errioxako herri horretara 3.600 lagun baino gehiago joan ziren.
- Jazzaren tokiko eta probintziako zirkuitua: 100 banda edo/eta talde baino gehiago ekimen paregabe baten parte izan ziren estatu osoan: Gasteizko eta Arabako auzoetako zortzi lokal aukeratu ziren, eta jazz klub bihurtu ziren astebururo.
- Midnight Jazz Dinners: MarmitaCo jatetxearekin elkarlanean, jazz afari tematikoen bidez sortutako uztarketa eta esperientzia izan dira inor axolagabe utzi ez duten beste ekintza horietako bat.
- Master class eta mintegiak: Nafarroako nahiz Donostiako (Musikene) goi kontserbatorioekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin egindako akordioei esker, hainbat mintegi eta master class sortu genituen hiru urte pasatxoan.