Planta 23 Proiektua

ONGINTZAKO KONTZERTUA

Laboral Kutxari, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari esker, ongintzazko kontzertua egin dezakegu, dirua biltzeko. Aurten, Jazza eta Elkartasuna ekimenaren hamargarren urteurrena izango da.

Jazz Uhinak Hirian Barrena ekimenaren edizio berri honetan, Txagorritxu AUOko Onkologiako Eguneko Ospitala izango da, PLANTA 23 proiektuaren bidez, 2023ko ekainaren 3an (larunbata) egingo den kontzertuan bildutako guztiaren onuraduna. Kontzertu hori Europako jazzaren ahots dotoreenetako batek eskainiko du: Yvonne Walter laukoteak.

PLANTA 23 PROIEKTUA

Jazzargia elkarteak eta Laboral Kutxak erabaki dute urteko ongintzazko kontzertuaren bidez bildutako guztia Txagorritxu AUOko Onkologiako Eguneko Ospitaleetatik egunero igarotzen diren pazienteen egonaldia hobetzeko eta humanizatzeko erabiliko dela.

Laboral Kutxaren, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailaren arteko lankidetzari esker, jazzaren eta elkartasunaren aldeko apustua eginda, Txagorritxu AUOko Onkologiako Eguneko Ospitaleko atondoa, korridoreak, boxak eta abar atseginagoak izango dira, eta, horren bidez, PLANTA 23 proiektua gehituko zaie orain arte atal horren onuradun izan diren elkarteei:

  • Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkartea (ASPANAFOHA)
  • Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Arabako Elkartea (ASAMMA)
  • Arabako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea (ADELA) + URTEURRENA
  • Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkartea (SMH)
  • Arabako Alzheimerraren eta beste Dementzia batzuen Elkartea (AFAARABA) + URTEURRENA
  • Jazzargia Kultura eta Musika Elkartea
  • Arabako Lupuseko Gaixoen Elkartea (ADELES)
  • Arabako Ikusmen Desgaitasuna duten Pertsonen Elkartea (ITXAROPENA)

Bildutako diruarekin eta enpresa eta erakundeen laguntzarekin, gure nahia litzateke Txagorritxu AUOko Onkologia Eguneko Ospitalea gaixotasuna gainditzeko aliatu bihurtzea.

«Gaixotasunaren garapenean, tratamenduek, ebakuntzek eta kontsultek behartuta osasun zentroetan denbora asko igarotzen dute paziente onkologikoek. Egonaldi horiek ahalik eta eramangarrienak eta atseginenak izan daitezen egin daitezkeen aurrerapen guztiak kontuan hartu behar dira.»

«Duela gutxi egindako ikerketa batek erakusten duenez, kimioterapiako tratamendu gelak aliatu handi bihur daitezke gaixotasuna jasan ahal izateko, bi elementuren aldaketari esker; izan ere, bi elementu horiek, ohituraz, oharkabean igaro dira hainbat hamarkadatan. Koloreaz eta argiaz ari gara.

Frogatuta dago tratamendu ingurune batean kolore aldaketa eginda parte-hartzaileek hobekuntza arinak hautematen dituztela beren osasun egoeran eta bizi-konstanteetan, aretoei ingurune kromatiko laranja emanda (ingurune beroa), areto konbentzionalekin alderatuz gero (ingurune kromatiko hotzagoa).»

Biltzen den guztia helburura bideratu nahi dugu: argiztapena zaintzeak, hormaren tonua edo dekorazioa edo zoru mota aukeratzeak ez dakar gastu gehigarririk, eta pazienteentzat ingurune emozionalki positiboa sortzen lagun dezake. Era berean, behar den teknologiaz hornitzea, eguneko ospitaleko besaulkietan eta oheetan ordu asko eman behar izaten dituzten pazienteei egonaldi entretenigarriagoa egiteko. Gure asmoa da itxarongela, korridore eta ateak, boxak, banakako gelak diseinatu eta binilatzea, box bakoitzean gortina apaingarriak eta gai zehatzak jartzea, eta abar.

Halaber, edozein pazientek, eguneko ospitalean dagoen bitartean, QR kode baten bidez, bere mugikorretik edo tabletatik, paseo birtual bat egin ahal izatea estatuko edo nazioarteko pinakoteketako batzuetatik, kontzertuak ikusi edo musika entzun, munduko edozein lekutan edozein monumentu birtualki bisitatu, eta abar. Horrek pazienteei lagunduko die besaulkian edo ohean egon behar duten ordu luzeetan zehar egonaldia eramaten eta atseginagoa egiten.

Gaur egun, arteak ingurune estimulatzailea duten pazienteen osasunerako dituen onurak erakusten dituzten ikerketa asko daude. PLANTA 23 proiektua erronka handia da Jazzargiarentzat, hamazazpi urte honetan izan dugun proiekturik konplexuena eta zailena baita; baina emaitza oso ona izango dela uste dugu.

Hormak gaixotasunaren aurkako aliatu bihur daitezke.

Kontzertua 2023ko ekainaren 3an izango da, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, 19:00etan. Artista baieztatzeke dago, baina Europako jazzeko abeslari ospetsuenetako bat dela aurreratu dezakegu.

Espero dugu kontserbatorioko areto nagusia betetzea eta diru kopuru handia biltzea, gure helburua lortzearren: elkartasunaren bidez, Txagorritxu AUOko Eguneko Ospitalea humanizatzea eta abegikorrago bihurtzea.

Oso bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu, erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta proiektuarekiko maitasunagatik, ondorengo hauei:

José María Pérez Ramos. Zuzendari gerentea, AUO.
Fernando Encinar Martín. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, AUO.
Diana Calvo Carrasco. Erizaintzako zuzendaria, AUO.
Beatriz Benítez Delgado. AUOko Onkologiako Eguneko Ospitaleko arduraduna.