Ohorezko Makila, 2023

María Pilar Ramos López

Errioxako Unibertsitateko Ikerketa Liburutegiaren Bildumako zuzendaria da, Anuario Musical (CSIC) aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko idazkaria, Espainiako Musikaren Monumentuak Bildumaren (CSIC) Erredakzio Kontseiluko kidea, eta Revista de Musicología Aldizkariaren Aholku Batzordeko kidea; azken horretako Erredakzio Kontseiluko kide izan zen 2009. urtetik 2017.era bitartean. Granadako (1993-1996) eta Gironako (1996-2007) unibertsitateetako irakasle titularra izan da, eta Espainiako Musikologia Elkarteko lehendakariordea (2016-2020). Irakasle gonbidatutzat master ikastaroak, doktoretza ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Bartzelonako Unibertsitatean, Buenos Airesko Unibertsitatean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Gironako Unibertsitatean, Granadako Unibertsitatean, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean, Malagako Unibertsitatean, Murtziako Unibertsitatean, Oviedoko Unibertsitatean, Oxfordeko Unibertsitatean, Poznango Unibertsitatean, Salamancako Unibertsitatean eta Valladolideko Unibertsitatean. Haren argitalpenen gai dira musika historiografia, emakumeen historia eta XV-XVIII. mendeetako musika hispanikoa. Hark idatziak dira liburu hauek: Feminismo y música Introducción crítica (Madrid: Narcea, 2003) eta La música en la catedral de Granada en la primera mitad del siglo XVII : Diego de Pontac  (bi liburuki. Granada: Diputación Provincial, 1994). Discursos y prácticas musicales nacionalistas (1900-1970) (Logroño: Universidad de La Rioja, 2012) liburuaren editorea da: eta Musicología global, musicología local (Madrid: Sociedad Española de Musicología, 2013) liburuaren koeditorea da, Javier Marín López, Germán Gan Quesada eta Elena Torres Clementerekin batera.

 

Joseba Cabezas Rodríguez
Jazz Uhinak Hirian Barrena ekimenaren zuzendaria