Carlos Bica kontrabaxu-jotzaile eta musikagilea Portugalgo soinu artista emankor eta berritzaileenetako bat da, eta etengabeko presentzia izan du Europako jazzaren eszenan. Kontrabaxuan duen tonu lirikoagatik da ezaguna. Trebetasun arraroa du Bicak: funtsean hitzik gabeko kantu kezkagarri eta ahaztezinak diren melodiak idaztekoa. Hainbat antzerki, zinema eta dantza proiekturekin batera gidatzen dituen proiektu musikalen artean, hirukote bat du, Azul izenekoa. Hirukote horretan, Frank Möbus eta Jim Black Bicaren erakusleiho bihurtzen dira, baxu-jotzaile eta musikagiletzat. Duela hogei urte baino gehiagotik, Carlos Bicaren Azul hirukoteak entzuleak liluratzen ditu.
Hegoaldeko arintasuna, dentsitate oso energetikoa, alaitasun umoretsua, astuntasun dramatikoa: hori guztia batzen da, tonu urdineko paleta bizigarri baterako.
– Jazzthetik
Azul esaten baduzu, Carlos Bica ere esan behar duzu, jazzean ia inor ez baitago talde bakar bati lotuta, nola portugaldarrak hirukote paregabe honi. Bica 1990eko hamarkadan hasi zen Azul hirukotean, Frank Möbus gitarraren berlindar jenio tematia eta Jim Black bateriaren newyorktar azti liluragarria baturik, multzo kontzeptu bakar batean.
Haren estreinako albuma Azul da, PolyGramentzat grabatua, eta gonbidatu bereziak ditu: Maria João abeslaria eta Ray Anderson tronboi jotzailea. 1996an Portugalen «urteko jazz diskorik onena» izendatu zuten bozketaz, eta eskuarki Portugalgo inoizko jazz diskorik onenetakoa dela jotzen da, mugarri bat. Carlos Bica & Azul bira egiten aritu da, eta mundu osoan atsegin eman diete entzuleei azken hogei urtean.
Azul hirukotearen hurrengo albumak hauek izan ziren: Twist, Mira lo que le han hecho a mi canción, Believer eta Things About. Hogei urte geroago, talde luso-germano-estatubatuar horren 20. urteurrena ospatzeko, More Than This diskoa kaleratu zuten.
More Than This disko berriak zehaztasunez deskribatzen du haien status quo delakoa. Disko berriak entzuleek hasieratik maitatzen ikasi duten musika bera islatzen du, eta itxaropen horiek gainditu ere egiten ditu. Esan daiteke disko berri hau hirukoteak elkarrekin konposatu eta grabatu zuen lehen aldia balitz bezala entzuten dela, baina zerbait esateko eskubidea hartzen duzunean irabazten duzun jakituria beteranoaz josita dago, soilik «proposatu» beharrean. Orduan, dena honetara mugatzen da: bere seigarren albumean, hirukoteak orain arteko lanik onena grabatzea lortu du. Eta bai, harribitxia da.
– (REP)
Azul in Ljubljana da Azulen azken albumaren izenburua, Ljubljanako 2015eko Jazzaldian zuzenean grabatua eta 2018ko uztailean Clean Feed Recordsek kaleratua.
Carlos Bica: kontrabaxua Frank Möbus: gitarra elektrikoa Jim Black: bateria, perkusioa